XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.3.3.8. EUREKA Ez da berez Komunitatearen iniziatibakoa, nahiz eta honen finantz laguntza hartu duen.

Europako teknologia berrietatik herri mailan gehien ezagutzen den proiektua da.

Proiektu hau, SDI (Strategie Defense Initiative) edo Galaxietako Gerra bezala ezagunagoa denaren zibil mailako erantzun europarra bezala interpretatu izan da.

EUREKA Karta, 1985eko azaroaren 6an 18 Estatu europarrek sinatua, Miterrand frantziar lehendakariaren iniziatiba da.

Hasiera batean ez zuen halako harrera ona izan, alemanen aldetik batez ere, hauek nahiago zuten eta amerikarren iniziatiba militarrean parte hartu.

Denbora iragan ahala, ordea, atxekimendu garrantzitsuak jaso ditu.

Finantzaketa: arazo inportante bat gertatzen zen hau, zeren eta herrialde batzuk ikerketa-marko handiak nahi zituzten bitartean, bestek proiektu konkretuak bakarrik apoiatzeaz hitz egiten bait zuten.

Frantziaren aldetik 1.000 milioi franko frantziar eta Alemaniaren aldetik 300 milioi marko eskaini izanak, gaindituta utzi zituen lehen oztopo horiek.

Honatx zein diren lehentasunezkoak bezala seinalaturiko lan-arloak: informazioa eta telekomunikazioak, robotika, bioteknologia, material berriak, laser eta, alemanen iniziatibaz, manufakturak eta ingurugiroa babesteko teknologiak.

Onartuko lehen hamar proiektuek 312 milioi dolarreko aurrekontua dute, benetan barregarria dudarik gabe Reaganen gobernuak SDIri esleitutako 26.000 milioi dolarrekin konparatzen baldin badugu.

Programak lor dezake zuzperdura europarra goi-teknologiako sektoretan, eta horrela kontinente zaharreko herrien garapen eta integrazioan lagundu.

4.3.3.9. COMETT Teknologia berriei buruzko hezkuntza eta formazioko programa amankomuna.

Gizarte-arazoetarako komisariaren eritziz COMETT programaren funtsezko helburua da, Europako industriek beren oinarri teknologikoa hobetzeko behar duen pertsona kualifikatu eskasiari ahalik eta ongien erantzutea.

Prestakuntza profesionala bere biziko garrantzia izango du programa honetan.

4.3.10. ESPRIT Hamar urtetan zehar garatuko den ESPRIT programak (1984), garapen teknologikoaren arlo gako batean daraman atzerapena berreskuratzeko bidea eman beharko dio Europari.

Komunitate mailan, industriaren, Unibertsitateen eta ikerketako, Institutu eta laborategien arteko elkarlanean oinarritzen da.

Lehen bost urteetarako, 1.500 milioi ECUko finantz esfortzua suposatzen du ESPRITek, Komunitatearen aurrekontuaren eta industri sektore interesatuaren artean zati berdinetan banatuz.

4.3.4. Ondorio ekonomikoak Teknologia berrien aplikazioak enpleguari erasango dio batez ere, lanpostu batzu desagertaraziz eta beste batzu sortuz (desplazamendu eta konpentsazioko efektuak).